Duela urte batzuk egoiliarrek beraiek eskatu ziguten dantzarako gela bat. Badugu dantza areto eder bat, telebista eta DVDa dituena.
Areto honetan praktikatu nahi dutenek eskuragarri dituzte makina bat DVD, dantza mota askotakoak, horien artean batuca, aerobic, rumba, salsa, merenge, jazz, pilates, sabel dantza eta abar.
Behar adinako tresnak dituzte aerobicerako, horien artean, step, pisuak, pilateseko baloiak, zinta elastikoak, edo lurrerako koltxonetak …