Aisi-gunea, eguraldi onaz gozatzeko, jendearekin egoteko edota atseden hartzeko lekua.
– Aire librean – Eguzkitan zein itzaletan – Erabateko intimitatea
GGure egoitzako Instalazio gutxi dira gure terraza bezain erabiliak eguraldi ona dagoenean. Ez da nolanahiko terraza, 628 metro karratuko terraza baizik, galeriaz inguratuta dagoena.
Bi karpa ederrek, pagoda formakoek. 50 metro karratuko itzala eskaintzen digute atsedenerako edota, eseleku erosoetan jarrita biltzeko, eta badu beste gune bat mahaiak eta aulkiak dituena ikasteko, jateko edota besterik gabe lagunekin elkartzeko.
Eguzkia eta hankak beltzaran kolorekoak gustuko dituztenentzat kolore biziko etzaulki ugari ditugu . Hau gutxi balitz, dutxak ere baditu kanpoan beroak gogor jotzen duenetan freskatzeko eta azala hidratatzeko.
Bilera ugaritan elkartzen dira gitarrak dituztela, edo lo-kuluxka goxo eta lasaiak egiten dituzte, edota afalosteko solasaldiak izaten dituzte. Eta nola ez, azterketa garaia iritsi dela antzematen da neskak terrazan.egoten direlako ikaten.