Gela zabala eta erosoa, bi pertsonentzat. Gelan ez dute komunik , baina badute konketa polita, ispilua eta komuneko altzari bat garbitasun eta higienerako gauzetarako.
Gela hauek goiko birentzakoak baino hobexeagoak dira.
Handiagoak dira, konketa 90 cm.koa da (goikoak, 60cm.koak), leihoa handiagoa da, eta badute beste altzari bat. Beste abantaila bat, ez da eskailerarik igo behar.
19-22 metro karratu bitartekoak dira. 4 gela daude 19 metrokoak, beste 4 22 metrokoa, guztiak ekialdera orientatuak. Logela hauek hozkailua gelako altzarien barruan dute, inongo kostu gehigarririk gabe.
Gela guztiek ikasteko mahaiak, lanparak, eta aulkiak dituzte, baita egoitzako telefonogunera konektatua dagoen telefono digitala ere. Barruko deiek, ez dute kosturik. Gela guztiek dute telebista, TDTa eta urrutiko agintea. Armairu ederra dute, egoiliar bakoitzarentzako eta leiho ederra.
Hemen dituzu argazki batzuk. Argazkiaren gainean klikatu eta handituta ikusiko duzu: