Gela zabala eta erosoa, bi pertsonentzat.
Gelan bainua dute. Bertan badute konketa polita, ispilua eta komuneko altzari bat garbitasun eta higienerako gauzetarako, baita komuna eta dutxa ere.
Logela hauek duten alde ona, bainua logelan bertan edukitzea, alde txarra, beraiek garbitu behar dute eta txukun eduki (komuneko paera, lixiba…) edo gehiago ordaindu garbiketa lanak egiteagatik.
Gela hauek handi xamarrak dira, 20-24 metro karratu bitartekoak. Gela guztiak ekialdera daude orientatuak.
Gela hauek hozkailua dute, aparteko kosturik gabe.
Gela guztiek ikasteko mahaiak, lanparak, eta aulkiak dituzte, baita egoitzako telefonogunera konektatua dagoen telefono digitala ere. Barruko deiek ez dute kosturik. Gela guztiek dute telebista, TDTa eta urrutiko agintea. Armairu ederra dute, egoiliar bakoitzarentzat, eta leiho ederra.
Hemen dituzu argazki batzuk. Argazkiaren gainean klikatu eta handituta ikusiko duzu: