Bi pertsonentzako logela erosoa. Gelan ez dute komunik, baina badute konketa polita, ispilua eta komuneko altzari bat garbitasun eta higienerako gauzetarako.
Gela hauek, banakoak baino handiagoak dira, jakina. 14-20 metro karratu bitartekoak dira. 7 gela daude 14 metrokoak, beste bat 16 metrokoa, hegoaldera orientatua. 7 dira 17 metrokoak, beste bat 15ekoa eta 20koa beste bat, mendebaldera orientatua.
Logela hauek hozkailua dute, inongo kostu gehigarririk gabe.
Logela hauek ekonomikoenak dira. Kalitate/prezioa erlazio onena daukate.
Gela guztiek ikasteko mahaiak, lanparak, eta aulkiak dituzte, baita egoitzako telefonogunera konektatua dagoen telefono digitala ere. Barruko deiek, ez dute kosturik. Gela guztiek dute telebista, TDTa eta urrutiko agintea. Armairu ederra dute, egoiliar bakoitzarentzat, eta leiho ederra.
Hemen dituzu argazki batzuk. Argazkiaren gainean klikatu eta handituta ikusiko duzu: