Sukaldari profesionalek eta esperientzia handikoek prestatzen dituzte janariak gure egoitzan. Ez dago catering zerbitzurik, bertan prestatzen dira.
Astelehenetik ostiralera, gosariak, bazkariak eta afariak ematen ditugu. Egoiliarrek ez dute ez janaririk prestatu behar, ezta harrikoa egin ere.
Erraza da funtzionamendua. Adierazitako ordutegietan, jangelara joango dira. Bertan, autozerbitzutik pasatzerakoan pertsona batek zerbituko dizu. Erretilua mahaira eramango dute, lagunekin egongo dira. Bazkaldutakoan, erretiluak jasoak utziko dituzte. Erretiluak eta ontziteria ezin dira jangelatik atera.
Janaria bertan egindakoa da, tradizionala. Era askotakoa. Bi lehenengo plater eta bi bigarrengo prestatzen dira. Berezienei bazkaltzera garaiz iristea komeni zaie, dagoenetik gustokoena aukeratu ahal izateko.
onakoak dira jateko orduak: gosaria 7:35etik 9:30era; bazkaria 13:00etatik 15:00etara, eta afaria 20:30etik 21:30era. Ordutegi hauek egoiliarren % 95ekoen premiak asetzen dituzte. Hala ere, arrazoi akademikoak direla-eta, inor iritsiko ez balitz, jangelako arduradunari esango dio eta malgutasuna izango du. Bestelako motiborik balego, tuppewarea eraman liteke eta edozein une eta tokitan, egoitzak dituen mikrouhingailuetan janaria berotu eta jan lezake.
Asteburuan gelditu nahi duenak badu sukaldea, nahi izanez gero, bazkariak prestatzeko. Indukziozko sukaldea dago, bakar-bakarrik asteburuetan erabil litekeena eta erabilera arautua dago. Sukalde honetan nork bere bazkaria prestatu eta ontziak garbitu behar ditu. Sukaldea aurkitu nahi den bezala utzi behar da.
Garrantzitsua eta kontuan hartzekoa: egoitzak ez dio bazkari berezirik prestatuko ez alegiarik edota produkturen bati intolerantzia dionari.
Egoiliarrak berak ekarriko ditu zapiak, ohial edo paperezkok. Jangelan, badago armairu bat zapiak eta bestelakoak gordetzeko.
Logeletan ezingo dira janari berotu. Badago janaria gordetzea eta baita logeletan jatea ere. Jangela zerbitzua inaugurazio egutegi akademikoa du Gasteizko campusean ere erabakigarria da.