BARNE ARAUDIA
- Mixtoa.
Neskak eta mutilak.
- Ixiltasuna gauez
Gainerako egoiliarrenganako errespetua mantentzeko eta atsedenerako eskubidea bermatzeko gaueko 23:00etatik goizeko 7:00ak arte ixiltasuna beharrezkoa da. Honek eskatzen du telefonoak eta musika tresnak ez erabiltzea, elkarrizketa ozenak ez edukitzea, pasiloetan lasterka ez ibiltzea eta abar.
- Ordutegi librea
Bertakoak gelako eta ate nagusiko giltza edukiko du. Ez dago sartu-ateren kontrolik. Ikasleak nahi dutenean sartu/atera ahal dira.
- Sistema elektrikoa
Geletan 220V-ko entxufeak daude. Guztiz debekatua dago geletan berogailu elektrikoak edukitzea, instalazioa erre baitezakete edota sutea eragin. Geletan egoitzak dituen hozkailuak besterik ez dira egongo, beraz, ezin izango dira etxetik ekarri.
Egoiliarrak gelatik ateratzean tresna elektriko guztiak itzali beharko ditu, esaterako TB, TDT, argiak, ordenagailua, musika tresna e.a..
- GELETAKO DEKORAZIOA
Irudiak edota argazkiak geletako kortxoetan jarriko dira. Baten batek leku gehiago beharko balu, kartulina handiak, kortxoak edota paper handiak erabili ditzake bertan argazkiak, pegatinak e. a jartzeko. Kartulinak txintxetaz jarriko dira., ez ezer zuzenean jarri paretan. Zalantzarik izanez gero, Zuzendaritzan galdetu. Kontratazio-epea amaitzean, paretak, armairuak eta geletako mahaiak garbi eta txukun utziko dira.
ARMAIRU, KRISTAL ETA ATEETAN argazkiak JARTZEKO, BLUE TACK edo ANTZEKOAK erabili (plastilina urdina)
Ez ZELORIK EDO BLUE TACK erabili PARETAN.
Ez TXINTXETARIK, EZ ZELORIK EDO KOLARIK erabili ARMAIRU, KRISTAL ETA ATEETAN.
- Geletako garbiketa
Ikasleak berak garbituko du gela, komuna barne hala dagokionean. Zabor poltsak bi eskaileren ondoan dauden zabor-ontzietan botako dira. Zuzendaritza edota baimendutako pertsona batek, tarteka, gelak ikuskatuko ditu, ikusteko garbi eta ondo zainduta daudela.
Ikasturte amaieran, gela uztean, garbi eta jasota utzi behar da. Era berean, hozkailua edota komuna duen gela ere txukun eta garbi utziko da. Hala ez bada, egoitzako langileek garbituko dute gela eta egoitza kontratuan adierazten den diru-kopurua kobratuko zaio egoiliarrari.
- Sukaldea asteburuetarako
Badago sukaldea asteburuetan egoliliarrek erabiltzeko . Sukalde honek erabiltzeko arauak ditu..
Jakiak norberaren logelan gordeko dira. Hozkailutik kanpo dauden jakiak, izena izan ala ez izan, edozeinek har ditzake.
- Jangela zerbitzua
Asteburuetan (larunbat eta igandea), baita jaiegunetan ere, akademikoak nahiz nazionalak izan, ez da jangela zerbitzurik egongo. Debekatua dago jangeletan janari beroak prestatzea. Logelek ez daukate sukalderik. Jangela zerbitzua inaugurazio egutegi akademikoa du Gasteizko campusean ere erabakigarria da.
Jangelara egoki jantzita joan beharko da. Ez da ez pijamarik, ez kamisoirik edo antzekorik onartuko eguerdian ( 13:00 15:00 bitarte)
- Sistema telefonikoa
Telefonogune digitala dago, eta kanpoko deiak nahi den luzapenera egingo dira. Egoiliarrek deiak kapora egiteko, zenbaki sekretua izango dute, horren erantzukizuna izango dut eta nahi dutenean aldatu. Bakar bakarrik egindako deiak kobratuko dira, kargua banku kontuan eginez.
- Bizikletak
Hiru gune daude bizikletak uzteko. Bi sarreran (bata esalia, bestea estali gabea), beste bat eraikinaren barrualdean. Gune horietako bakoitzean txirrinda uzteko burnizko bankuak daude. Ez dira beste inon utziko , ezta aldi baterako bada ere,,bereziki, Egoitzaren sarrerako pasiloan.
- Bisitak
Egoiliarrek bisitak izan ditzakete, 9:00etatik 20:30era. Beti izango dira egoiliarrak lagunduta, azken honek bisitaren erantzukizuna izango du. Bisitak EZINGO DIRA egoitzan egon ez bada egoiliar batek lagunduta.
- Altzariak
Geletako altzariak ongi zainduko dira, eta gelakoak dira, beraz, ezingo dira gela batetik bestera eraman. Toki komunetan (pasillo, aisi-geletan, ikasketa-geletan ea.) altzariak tokian tokikoak dira eta ezin dira batera eta bestera eraman. Nork bere gelako altzairuen ardura dauka.
- Ikasteko gelak
Bi ikasketa gela daude. Gela hauek ikasteko dira, eta isilik egon behar da. Bertara ezingo da, ez jatekorik ez edatekorik sartu. Gela hauek libre baleude, talde-lanetarako nahiz bileretarako erabil litezke.
- Harrera bulegoa
Harrera bulegora joko da honakoetan: plantxa eta plantxatzeko ohola, mahai jokoak, dardoak, aspiradora eskatzeko, fotokopiak egiteko, faxak jaso eta bidaltzeko, korreoa bidaltzeko, asteburutarako sukaldea erabiltzeko izen-emateko, gimnasioa eskatzeko, mantenu lanak eskatzeko, ordenagailuetako , lanak inprimatzeko e.a..
- Telebista eta hozkailua
Telebista eta hozkailua dauden geletan: telebista itzalita egongo da gela hutsik dagoenean, bolumenarekin kontuz ibiliko da eta hozkailua garbi eta ondo zainduta egongo da uneoro.
- Hutsegite larriak
Egoitzatik kanporatua izango da HASIEBERRIEI BURLA egiten diena.
Drogak edota edozein estupefaziente hartzen duenak egoitzatik konporatua izango da.
Bisitak gauak egoitzan ematen uztea hutsegite larritzat hartuko da.