Egoitzak telefonogune bat dauka, 90 telefono baino gehiago kontektatuak dituena 945 23 29 93 telefono zenbakiko sei kanal ditugu, egoiliarrek eta beren senitarteko eta lagunek erabiltzeko. Deiak jasotzea mugatua dago, gaueko loaldia eta atsedena bermatzeko. Horregatik, deiak 7:00etatik 23:00etara egin ahalko dira.
Logela guztiek dute beren telefonoa. Logele arteko deiek ez dute aparteko gasturik, ezta kanpotik jasotzen diren deiek ere.
Operadore automatikoa dugu, deiak nahi den logeletara desbideratzen dituena. Erabilera oso erraza da. Hasteko, egoiliarrak senitarteko eta lagunei jakinaraziko die zein de bere logelako luzapena. edota egoten deneko logelen logelen eta leku komunetako telefonoez luzapena. Luzapenak hiru digitu ditu, telefonoaren goialdean dagoen pegatinan azaltzen direnak. Senitartekoek egoitzako telefonora deitzendutenean, , operadore automatikoak erantzuten du, lehenengo 0 digitua eta ondoren logelako luzapena sartzeko eskatuz. Inork erantzuten ez badu, edota okupatua badago, berriz ere operadore automatikoak erantzuten du berriz ere luzapena edota beste luzapen bat sartzeko eskatuz. Besterik markatzen ez bada, deia bulegoetara transferitzen da.